135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa. A/31/02860 espedientea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Etxalarko Udala.

IFZ: P 3108100C.

Helbidea: Andutzeta 15, 31760 Etxalar (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena: Etxalar 1.0400.040.

Udalerria eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Etxalarko Udalak baimena eskatu du Etxalar ibaia bi tokitan garbitu eta dragatzeko, Etxalarko (Nafarroa) udalerriko herrigunea zeharkatzen duen tartean.

Etxalar ibaia bi tokitan garbitu nahi da, herrigunea zeharkatzen duen tartean. Lehenbiziko tokian 157 m³ inguru erauziko dira eta bigarrenean 100 m³ inguru. Bi tokietan lanak ibai ertzetatik eginen dira, 10-14 tonako atzerakako hondeamakina bat eta Dumper kamioi bat erabiliz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2010eko urriaren 13an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1016862