135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Bake epaile titularra eta ordezkoaren karguak hutsik

Udalak bake epaile titularra eta ordezkoaren karguak hutsik daudela iragarri du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren ("Estatuko Aldizkari Ofizialean", uztailaren 2an) 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren ("Estatuko Aldizkari Ofizialean", 1995/7/13an) 5, 6 eta 7. artikuluetan ezarriarekin bat ere.

Bake epaile izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Orobat, 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako gaitasuna eta bateragarritasuna bete beharko ditu. Bake epaile izateko, espainiarra izan behar da, adin nagusikoa, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluan ezarritako ezintasunik gabea.

Interesdunek Iturengo Udalaren Erregistro Orokorrean egin beharko dute eskaera, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabortz egun balioduneko epean. Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101.2 artikuluan xedatuarekin bat, Udalaren Osoko Bilkurak hautatuko du bake epailea hala eskatu dutenen artean, legezko baldintzak bete ondoan.

Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi dituenak hautatuko ditu, prozedura honen baldintza berei loturik.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Zubietan, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea eginkizunetan, Pedro Santesteban Loyarte.

Iragarkiaren kodea: L1017301