135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROKIETA-ERBITI

Herrilurraren desafektazioa

Orokieta-Erbitiko Kontzejuko Batzarrak, 2010eko urriaren 6an egin bilkura berezian, ondotik ematen den lurzatian herrilur erabileraren desafektazioa egitea erabaki zuen:

1. Hasiera batean onestea 4.789 m²-ko herrilurra desafektatzea, honako hauei dagozkienak: 8. poligonoko 49. lurzatiaren zati bat, 4.296 m²-koa, eta lehengo bideko 493 m², herrilurrari lotetsia baitzen.

2. 4.789 m²-ko herrilurrak desafektatzeko xedea da haiek trukatzea Javier Olaizola Urdampilletak 8. poligonoko 260. lurzatian dituen 13.170 m²-ekin.

3. Aipatu trukaketaren baldintza agiria onestea.

Aditzera ematen da, bidezkoak diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean.

Orokietan, 2010eko urriaren 7an.-Kontzejuko burua, Santiago Echeverría Muguruza.

Iragarkiaren kodea: L1016876