135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Aldaketa 2010eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2010eko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat joko da.

Olaibarren, 2010eko irailaren 9an.-Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1017031