2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTSAGABIA
Xehetasun azterlana
Otsagabiko Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Otsagabiko 1. poligonoko 117. lurzatiez "Uxin" eta "Bilgua" elkarteek sustatu duten xehetasun azterlana. Xedea da nabea berritzea, beharren programa eta fatxaden eta konposizioaren planteamendua egokituz; hori guztia, Elías Beitia Fernández arkitektoak prestatu eta dagokion elkargo ofizialak ikus-onetsitako dokumentazio teknikoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean dago, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluetan xedatua bete beharrez.
Otsagabian, 2010eko urriaren 14an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.
Iragarkiaren kodea: L1016916