135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa plantilla organikoan

Lesakako Udalak, 2010eko urriaren 1ean egin osoko bilkuran honako hau erabaki du, bertzeak bertze:

1.º Udalaren Langileen zerrendan aldaketak egitea, administrari-lanetan ari diren hiru langileentzat %14,20ko lanpostuko osagarria ezarriz (orain arte, % 7,36koa zen), hain zuzen ere, Ana Errandonea Irazoquirentzat (funtzionarioa), Idoia Alkorta Gorostidirentzat eta Begoña Alzugaray Lecuonarentzat (lan-kontratu iraunkorra duten langileak). Osagarri hori beren mailarengatik zuten %12ari gehitu behar zaio.

2.º Langileen zerrendan egindako aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Lesakan, 2010eko urriaren 18an.-Alkatea, Juan Fermin Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1017088