135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Imozko Udalak, urriaren 5ean egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Udal Planeko aldaketa xehakatua, Goiuria Beloki Astizek eta Mikel Iriarte Ollok sustatua, Etxalekuko 8. poligonoko 67 eta 68. lurzatiei dagokiena, xedea izanik A.A.31 exekuzio unitatea handitzea eta eraikinik gabeko eremu pribatu librearen sailkapena aldatzekoa, antolamendu berriko, komunikazio sistemako eta eraikinik gabeko bizitegietarako eremu pribatua izatera pasa dadin.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Imotzen, 2010eko urriaren 14an.-Jarduneko alkatea, María Antonia Iribarren Aldareguía.

Iragarkiaren kodea: L1016946