135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2/2010 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Genevillako Udalak, 2010eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2/2010 aldaketa Udalaren 2010eko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Genevillan, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L1016937