135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTELLA

Garapen bidean dauden herriei diru-laguntzen 2010eko deialdia, Lizarrako Udalarena

-Xedea: laguntzak ematea nazioarteko lankidetza eta garapen-bidean dauden herriak laguntzeko egitarauen eta proiektuen gauzatzea sustatzeko, espedientean dauden oinarri erregulatzaileek xedatzen dutenaren arabera.

-Laguntzen aurrekontua, gehienez: 62.302,64 euro.

-Laguntzak eskatzeko epea: hilabete bat iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Lizarrako Udalaren Erregistro Orokorrean.

-Onuradunak: GGKEak eta irabazi-asmorik gabeko eta elkarte bezala erregistraturiko elkartasun erakundeak.

-Aurkezteko dokumentazioa: deialdiko oinarrietan adierazten dena. Oinarri hauek, gainerako nahitaezko dokumentazioarekin batera, Lizarrako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan egonen da interesatuen eskura.

Lizarran, 2010eko urriaren 18an.-Alkatea, Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1017240