135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetzaren 232/2010 Dekretua.
Eskudantzien gaineko eskuordetza

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 eta 23.3 artikuluek eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluek ematen dizkidaten eskudantziei jarraituz, ebatzi dut:

1.-Fidel Muguerza Rivero bigarren alkateordea eskuordetzea alkate gisa ditudan eskudantzietarako, 2010eko urriaren 15, 16 eta 17an, egun horietan herritik kanpo izanen bainaiz.

2.-Dekretu hau interesdunari jakinaraztea.

3.-Osoko Bilkurari honen berri ematea lehenengo bilkuran.

4.-Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Horrela dekretatu, agindu eta sinatu du alkateak, idazkari naizen honen aitzinean.

Lizarran, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L1016928