135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Arau subsidiarioen aldaketa 2. sektorean

Enerizko Udalak, 2010eko urriaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen "Aldaketa puntuala Enerizko arau subsidiarioetan, S.2 sektoreari dagokionez" izeneko dokumentua, Jesús Goñik eta beste bik prestatua eta Inversiones Ibonciecho, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2.b) artikuluan agindutakoa betez, hilabetean egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertu eta biharamunetik hasita, Udalaren Idazkaritzan aztertu eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Eneritzen, 2010eko urriaren 11n.-Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.

Iragarkiaren kodea: L1017257