135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2687/2010 EBAZPENA, urriaren 27koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laura San Martín Sánchez de Muniain andrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 27.3 artikuluan ezartzen denez, atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako unitateetako buruak Foru Komunitateko funtzio publikoari buruzko legedian ezartzen denari jarraikiz izendatuko eta kargutik kenduko dira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua eta Lehendakaritza, Justizia eta Barnekoa bat etorri dira izendapenarekin.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Laura San Martín Sánchez de Muniain andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Prestakuntza Kudeatzeko Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusira, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzura.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea hamar egun naturaleko epean jabetu beharko duela lanpostuaz, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko urriaren 27an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F1017647