135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Kalifikazio juridikoaren aldaketa. Behin betiko onespena

Arasko Udalak, 2009ko abenduaren 29an hartutako erabakiaren bitartez, administrazio espedientea ireki zuen Mayor kaleko (4. poligonoko 310. lurzatiaren parean) 21,79 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatu eta soberako lurzati deklaratzeko; ondotik, ondoko lurzatiaren jabeari besterenduko zaio (4. poligonoko 2. lurzatia).

Espedientea jendaurrean egonda, inork ez du alegaziorik aurkeztu.

Arasko Udalak, 2010eko martxoaren 26ko osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Mayor kaleko (4. poligonoko 310. lurzatiaren parean) 21,79 metro karraturen kalifikazio juridikoa aldatzea eta soberako lurzati deklaratzea, hain zuen ere ondoren, ondoko lurzatiaren jabeari besterentzeko (4. poligonoko 2. lurzatia).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Arasen, 2010eko ekainaren 21ean.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1017025