135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. Adostasun gabeko 96/2010 dibortzioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

162/2010 epaia. Tuteran, 2010eko urriaren 7an.

Ana José Añón Montón andreak, Tuterako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile ordezkoak, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 96/10 autoak aztertu ditu. Guirlelly Marulanda Ríos andreak sustatu du auzia, Garde Gil auzitegietako prokuradore andreak ordezkatuta eta Martínez Martínez legelari andreak lagunduta, auzi ihesean den Bernardo Rodríguez Potes jaunaren aurka.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Guirlelly Marulanda Ríos andreak, Garde Gil auzitegietako prokuradore andrea ordezkari duela, auzi-ihesean den Bernardo Rodríguez Potes jaunaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, aipatu ezkontideek Cintruenigon 2008ko urriaren 31n egin zuten ezkontzaren dibortzioa dekretatzen dut. Ebazpen hau irmo denean, dibortzioa ofizioz jakinaraziko zaie auzilarien ezkontza jasorik duten erregistro zibilei, eta ezkontza desegiteko aginduaren ondorioz neurri hauek ere hartuko dira:

Lehenbizikoa.-Auzilariak banandurik, bakoitzak nahi duen helbidea izanen du eta ezkontideak elkarrekin bizi direlako presuntzioa amaituko da.

Bigarrena.-Ezkontideek elkarri emandako adostasun eta ahalorde guztiak ezeztatuko dira. Etxeko ahalaren egikaritzan beste ezkontidearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera ere amaituko da.

Hirugarrena.-Ezkontideen egoitza, bertan dauden altzariak, hornigarriak eta tresnak erabili eta lupertzeko eskubidea demandatzaileari ematen zaio, hots, Marulanda andreari.

Laugarrena.-Ezkontzaren ondasun-eraentza desegitea erabakitzen da.

Bosgarrena.-Ez da ezer berezirik erabakitzen kostuei buruz.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal da epaitegi honetan, jakinarazi eta ondoko bost eguneko epean, eta legez ezarritako gordailua egin behar da aldez aurretik. Nafarroako Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Bernardo Rodríguez Potesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko urriaren 11n.-Idazkari judiziala, Elías Marchite Lorente.

Iragarkiaren kodea: J1017413