135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 572/2010 jabari-espedientea

Nuria García González andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Milagros Gómez Peralta andreak eta Engracia Gómez Peralta andreak eskaturik, epaitegi honetan 572/2010 jabari-espedientearen prozedura bideratzen ari da, finka honen jabaria zuzentzeko:

Landa finka.-Kalamu saila Corellako mugapean, Cañeteko Las Navas alderdian. Hogeita sei area eta laurogeita hamabost zentiarea ditu, hau da, antzinako hiru erregu. Mugak: iparraldean, Josefa Miñano andrearen finka; hegoaldean, Ignacio Lapeña jaunaren jaraunsleen finka; ekialdean, auzo bidea; eta mendebaldean, Cañete ibaia.

1871. finka da; 203. liburukia, Corellako 25. liburua, 86. orria.

Corellako 2. poligonoko 972. lurzatia da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, Josefa Gómeza Navascuesi, Ignacio, Pilar, Vicenta eta Candela Miñano Gómezari, haien jaraunsle edo kausadunei eta eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2010eko ekainaren 9an.-Idazkari judiziala, Nuria García González.

Iragarkiaren kodea: J1017103