135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 473/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, María José Ibiricu Estellak eskaturik, diru kopuru bat erreklamatzeko, Talleres Ibero, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 473/2010 demandan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2011ko otsailaren 18ko goizeko hamaikak eta hogeian 15. judizio-aretoan (lehen solairua) ager dadin, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, epaiketa egiteko.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Alderdiaren galdeketaren frogari dagokionez, froga hori eskatu baita, egin bekio zitazioa enpresa demandatuari eta ohartaraz bekio agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, deklaraziorik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen direla epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Talleres Ibero S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko urriaren 21ean.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017341