135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 88/2010 prozedura

Mohamed Haddouk eskaturik, kaleratzea dela-eta, Ocaña Salas Construcción, S.L.ren aurka titulu judizialak betearazteko epaitegi honetan bideratu den 88/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Ocaña Salas Construcción, S.L.ren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 20.628,35 eurokoa da, interesak 1.237,70 eurokoak eta kostuak 2.062,84 eurokoak, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Lan Prozedurari buruzko Legearen 274.5 artikuluan ezarritakoarekin bat (Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen bidez onetsitako testuaren arabera), argitara bedi ebazpen hau Merkataritza Erregistroaren Aldizkarian.

Behin ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LPLaren 186.1 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Ocaña Salas Construcción, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2010eko urriaren 20an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017295