135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen zedula

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

María Saturnina Recarte Lópezek, Cesar Monasterio Navarlazek, Marta Leonor Mas Lópezek, Ainhoa Iriarte Zaratieguik eta Miguel Bravo Lambertok eskaturik, Difusión Publicidad y Marqueting, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 117/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

César Monasterio Navarlaz jauna eta Marta Leonor Mas López andrea atzera egintzat jotzen ditut egikaritutako akzioan, eta baiesten dut María Saturnina Recarte López jaunak, Ainhoa Iriarte Zaratiegui andreak eta Miguel Bravo Lamberto jaunak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Difusión Publicidad y Marqueting, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda; enpresa demandatua kondenatzen dut María Saturnina Recarte López andreari 3.092,47 euro (oker edo hutsik ezean) ordaintzera, Ainhoa Iriarte Zaratiegui andreari 6.827,90 euro (oker edo hutsik ezean) eta Miguel Bravo Lamberto jaunari 11.914,21 euro (oker edo hutsik ezean); eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.117.10 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.117.10 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 0005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Difusión Publicidad y Marqueting, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko irailaren 1ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017599