135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 291/2010 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Marina Sainz Vélezek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan Izarre Guria, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den 291/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2010eko urriaren 18an:

Baiesten dut Marina Sainz Vélez andreak, diru kopuru bat erreklamatzeko, Izarre Guria, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez enpresa demandatua kondenatzen dut demandatzaileari 783,13 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horrek sortutako %10eko berandutza-interesak, eta Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri forma urratzearen ondoriozko erregutze-errekurtsoa izan ezik, Lan Prozedurari buruzko Legearen 189.1 artikuluko d) letraren arabera.

Eta Izarre Guria, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen zaizkiola hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2010eko urriaren 21ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1017402