135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 134/2010 falta-judizioa

Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

455/2010 epaia. Iruñean, 2010eko irailaren 15ean.

Mari Paz Benito Osés andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, lesio-falta baten ondoriozko auzia aztertu dut, ahozko eta jendaurreko 134/2010 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Teresa de Jesús Pereira de Barrosek, eta salatuak, Jocelyn Andrea Villegas Aguirrek. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Jocelyn Andrea Villegas Aguirre kondenatzen dut, lesio-falta baten egile eta erantzulea den aldetik, 30 egunez egunero 8 euroko isuna ordaintzera, guztira 240 euro, gehi prozesuko kostuak.

Erantzukizun zibila dela eta, salatzaileari 170 euro eman beharko dizkio eragindako lesioengatik, eta erasoaldian galdu zuen ukipen-lentearen ordez erositakoa ordaindu beharko dio. Horren balioa epaiaren betearazpenean zehaztuko da, aurkezten den fakturaren arabera.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Jocelyn Andrea Villegas Aguirreri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 22an.-Idazkari judiziala, Alberto Pulido Igea.

Iragarkiaren kodea: J1017344