135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 848/2010 hitzezko judizioa

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

181/10 epaia. Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 848/2010 hitzezko judizioaren (PZL 2000) autoak aztertu ditu. Auzia Juana Delgado Fernández andreak sustatu du, Carlos Arvizu Barandiaran de Osinalde prokuradore jaunak ordezkatuta eta Javier María Araluce legelari jaunak lagunduta, Juan Pedro Pérez Jurio jaunaren aurka.

Epaitza:

Baiesten dut Arbizu prokuradore jaunak, Juana Delgado Fernández andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Juan Pedro Pérez Jurio jaunaren aurka jarri duen demanda, eta demandatua kondenatzen dut 1.851 euro ordaintzera, sorrarazitako baina ordaindu gabeko errentengatik eta horien legezko interesengatik; higiezinaren edukitza titularrari itzuli arte kontzeptu beragatik sorrarazten diren diru kopuruak ordaintzera, hilean 617 euro, hain zuzen; eta eragindako epaiketa-kostuak ordaintzera.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtso hori onar dadin, mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordaindu izana frogatu behar da idazki bidez, horrela xedatzen baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 449. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan. Errekurtsoa hutsal deklaratuko da, zein egoeratan dagoen kontuan hartu gabe, baldin eta errekurtsoa jarri duen demandatuak mugaeguneratzen diren errentak edo aurretik ordaindu beharrekoak ordaintzeari uzten badio. Errentariak kontsignatu edo aurretik ordaindu ahal izanen ditu mugaeguneratu gabeko errentak, eta epaia irmo bihurtzen denean horien likidazioa eginen da. Nolanahi ere, diru kopuru horiek ordaintzea ez da kontratuaren berritzetzat joko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Juana Delgado Fernándezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1017033