135. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Epatze ediktua. 555/2010 familia-autoak

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.

Margarita Pérez Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak, honen bidez aditzera ematen dut:

Natividad Izaguirre Oyarbide prokuradoreak eskaturik, ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 555/2010 auziaren autoak bideratu dira Christian Andres Changoluisa Vegaren aurka. Prokuradoreak Paulina Guadalupe Quishpe Herreraren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horietan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Christian Andres Changoluisa Vega epatu egiten da, non den jakiterik ez baitago, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).

Eta Christian Andres Chagoluisa Vega legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Iruñean, 2010eko urriaren 18an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez Salazar Resano.-Idazkaria, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1017082