1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2437/2010 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 8an emandako 317/2007 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2007ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 2an.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak apirilaren 27an emandako 521/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 4ko 716/2007 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.
Francisco Barrios Sagardoy jaunak errekusatze-intzidentea aurkeztu zuen Francisco José Escudero Nafs, José Angel Lozano Orella, M.ª José Cárcamo Casimiro, Ramiro González Fandos eta Gonzalo Morales Blánquez jaun-andreak epaimahaiko kide izendatzearen aurka.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailearen urriaren 17ko 1665/2007 Ebazpenaren bidez ezetsi egin zen Francisco jaunak Francisco José Escudero Nafs eta José Ángel Lozano Orella jaunak epaimahaiko kide izendatzearen aurka egindako errekusatze eskaera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren urriaren 25eko 1278/2007 Ebazpenaren bidez aldatu egin zen izangai onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten zuen ekainaren 4ko 716/2007 Ebazpena: epaimahaiaren osaera aldatu zen.
Francisco Barrios Sagardoy jaunak gora jotzeko errekurtsoak jarri zituen onartuen behin betiko zerrendaren aurka, epaimahaiko kideak errekusatzeko eskaera ezestearen aurka eta deialdiaren azkeneko emaitzaren aurka, eta horiek ezetsi egin zituzten Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren 445/2007 eta 125/2008 foru aginduek eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 155/2008 Ebazpenak.
Ezespen horien kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zen eta 2009ko ekainaren 29an Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak epaia eman zuen. Hau dio, hitzez-hitz:
"Jesús Aguinaga Tellería legelariak, Francisco Javier Barrios Sagardoy jauna ordezkatuz, aipatutako ebazpenaren aurka jarri duen administrazio errekurtsoa baiesten dut, eta deklaratzen dut honako ebazpen hauek ez direla zuzenbidearen araberakoak: 1.a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 4ko 716/2007 Ebazpena, onartuen behin betiko zerrendan Antonio Bazán Álvarez jauna onartzeari dagokionez bakarrik; 2.a) Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren urriaren 4ko 445/2007 Foru Agindua, 716/2007 Ebazpena berresten duena; 3.a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian gainditu dutenen zerrenda eta azkeneko emaitza; 4.a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 1eko 155/2008 Ebazpena, aurrekoa berresten duena; 5.a) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudatzailearen urriaren 17ko 1665/2007 Ebazpena, Francisco jaunak Francisco José Escudero Nafs eta José Ángel Lozano Orella jaunak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiko kide izendatzearen errekusatzeko eskaera ezesten duena eta 6.a) Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren martxoaren 11ko 125/2008 Foru Agindua, aurrekoa berresten duena, eta administrazio demandatua deklarazio horri men egitera kondenatzen da".
Aurreko epaiaren aurka apelazio errekurtsoa jarririk, 2010eko apirilaren 26an, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak epai irmoa eman zuen, eta bertan apelazio errekurtsoa neurri batean baiesten zuen, epaia ezeztatzen zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren ekainaren 4ko 716/2007 Ebazpena, Antonio Bazán Álvarez jaunaren parte-hartzea onartu zuena, ezesteari dagokionez, eta epaia gainerako guztian berresten zuen.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 24ko 1484/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2010eko apirilaren 26an emandako epai irmoa oso-osorik betetzeko agindu zen.
Beraz, bidezkoa da jarduketetan atzera egitea eta aipatutako deialdiko onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda berri bat onestea.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuak eman dizkidan eginkizunak betez,
EBATZI DUT:
1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Kirurgia Plastikoko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu huts bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda, ondotik heldu dena, onestea:
Txanda irekia:
-Onartuak:
BARRIOS SAGARDOY, FCO. JAVIER
PELAY RUATA, JOSEFA
BAZAN ALVAREZ, ANTONIO
-Baztertuak:
inor ez.
2. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Batzordeburua: Francisco Javier Sada Goñi, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko zuzendaria.
Ordezko mahaiburua: Fernando Boneta Beorlegui, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko zuzendaria.
Batzordekidea: Cesar Casado Pérez, espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Vicente Ros Canto, Espezialitateko Batzorde Nazionalak izendatua.
Batzordekidea: Emilio García Tutor, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Ordezko mahaikidea: Bernardo Hontanilla Calatayud, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatua.
Batzordekidea: Javier Oroz Torres, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Ordezko mahaikidea: Ana Belén de la Concepción García, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileen ordezkariek izendatua.
Idazkaria: José Mª Ayerra Lazcano, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria.
Ordezko idazkaria: Gabriel Izpura Liberal, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.
3. Oposizioaldiko lehenbiziko ariketa 2010eko azaroaren 18an, 11:30ean, eginen dela adieraztea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako Batzar Gelan (Irunlarrea kalea, 39. zk., Iruña).
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
5. Ebazpen hau igortzea mahaikide titularrei, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Deialdiak Tramitatzeko Atalari eta Osasun Departamentuko idazkari tekniko nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2010eko urriaren 15ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.
Iragarkiaren kodea: F1017149