4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 605/2010 demanda
Ivan Aldea Álavak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Pinddec Natura S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratzen ari den 605/2010 demanda-prozeduraren barnean, epaitzan hauxe dioen epaia eman da urriaren 7an:
Baiesten dut Ivan Aldea Álava jaunak Pinddec Natura, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka aurkeztutako demanda eta deklaratzen dut enpresa demandatuak bidegabeki kaleratu zuela auzi-jartzailea (kaleratzeak 2010eko uztailaren 20tik aurrera sortu zituen ondorioak). Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzailea kaleratu aurretik zituen lanpostu eta lan baldintza berberekin berriro onartzera edo 11.940,08 euroko kalte-ordaina ematera. Aukera hori epai hau jakinarazi eta bost eguneko epean erabili beharko da. Demandatuak aukeretako bat ere espresuki erabiltzen ez badu, langilea berriro onartu duela ulertuko da; eta aipatu aukera edozein modutan erabiltzen dela ere, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari tramitazio aldiko soldaten zenbatekoa ordaintzera kaleratzearen hurrengo egunetik epai hau jakinarazten den egunera arte, biak barne, eguneko 50,54 euro gordin ordainduta, baita Gizarte Segurantzan alta emanda edukitzera ere, soldata horiei dagozkien aldian. Eta aipatu Funtsa kondenatzen dut deklarazio horiei men egitera.
Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost egunetan. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetan agertzea edo idazkia aurkeztea.
Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston (Nafarroako Gorteak kalea, 5, Iruña) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, 0030 1846 42 0005001274 kontuan (3158 0000 65 0605 10 prozedura), 150,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina banku eta kontu berean, kondenaren xede den dirua sartu izanarena (3158 0000 69 0605 10 zenbakia aipatuz).
Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Pinddec Natura S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Iruñean, 2010eko urriaren 14an.-Idazkari judiziala, Rosa María Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1016998