2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Birzatiketako aldaketa, Ardoi sektoreko H-1etik H-24ra bitarteko exekuzio unitateetarako, H-14 unitaterako izan ezik, eta M-1, PP-2, M-2 eta PP-3 lurzatietarako, Zizur Nagusiko Udal Planaren barrenean. Behin betiko onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2010eko urriaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Ardoi sektorea borondatez birzatitzeko aldaketa, H-1etik H-24ra bitarteko exekuzio unitateetarako, H-14 unitaterako izan ezik, eta M-1, PP-2, M-2 eta PP-3 lurzatietarako, Zizur Nagusiko Udal Planaren barrenean. Hona hemen sustatzaileak: Juan Navas Lacalle, José Luis Loizu Asiain, Francisco Javier Andia Vidaurre, Joaquín Valencia Asurmendi, Alfonso Erro Gordoa, Mario Pérez Redin, José Antonio De Araoz Ezpeleta, Jesús Javier Munarriz Desojo, Borja De Aristegui Merino, María Ángeles San Martín Erro, Javier Rubio Vela, Manuel García Rebordinos eta José Luis Matute, nola euren izenean hala hainbat entitate ordezkatuta jardunik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Zizur Nagusian, 2010eko urriaren 13an.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.
Iragarkiaren kodea: L1016822