134. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

6/2010 aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena

Santsolgo Udalak, 2010eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2010eko aurrekontuko 6. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Santsolen, 2010eko urriaren 13an.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1016829