134. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Aldaketa xehekatua. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2010eko urriaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa xehakatua egitea Udal Planaren Hirigintzako Araudi Orokorraren 41. artikuluan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

San Martin Unxen, 2010eko urriaren 11n.-Alkatea, Jesús A. Lecumberri Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1016781