134. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Aurrekontuak. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2010eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Martin Unxen, 2010eko urriaren 11n.-Alkatea, Jesús Ángel Lecumberri Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1016779