134. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Egiturazko aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2010eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea egiturazko aldaketa Udal Planean, industrialdea handitzeko.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Oteitzan, 2010eko urriaren 28an.-Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1017691