2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUNBERRI
Aldaketa puntuala Irunberriko Udal Planean, 5. poligonoko 702. lurzatiari dagokionez. Hasierako onespena
Irunberriko Udalak, 2010eko irailaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Irunberriko Udal Planeko aldaketa puntuala, 5. poligonoko 702. lurzatiari dagokionez (abeltzaintzako poligonoa), Joaquín Gambart Zozayak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Irunberrin, 2010eko irailaren 29an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.
Iragarkiaren kodea: L1016786