2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
6. sektorea borondatez birzatitzeko proiektua.
Behin betiko onespena
Alkatetzaren 2010eko urriaren 11ko 73/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Faltzesko Udal Planeko 6. sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Mecanización de Estructuras Poliméricas, S.L. (MEP, S.L.) jabe bakarrak eskatuta tramitaturik. Hauxe da haren xedapen zatia:
Lehena.-Berrestea Faltzesko Udal Planeko 6. sektorea borondatez birzatitzeko proiektuaren behin betiko onespena. Hura, Miguel Ayape Bariain arkitektoak eta Héctor M. Nagore Sorabilla, Luis Irisarri Nagore eta Cristian Viña Olorón hirigintzako abokatuek prestatu zuten, 2010eko ekainean. IFK B-31/789563 duen Mecanización de Estructuras Poliméricas, S.L. (MEP, S.L.) jabe bakarrak eskatuta tramitatu zen isilbidez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko aipatu 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluaren arabera. Epetik kanpo aurkeztutako alegazioa ezetsi da, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren mendean dagoen Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko Plangintza eta Laguntza Ataleko buruak prestatutako txostenaren bitartez, Faltzesko 6. sektorea borondatez birzatitzeko proiektua prestatu duen taldeak zehaztutako arrazoiak direla eta; hortaz, talde horren alegazioa onetsi egin da, adierazitako arrazoiak direla eta.
Hori guztia, ezertan ukatu gabe eremu horretarako prestatuko den hirigintzako proiektua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzen ahal dela, 6. sektoreko sarbide aurreikusiari dagokionez, 5. abelbidea ukitzen ahal baitu, eta, ondorioz, Departamentu horren baimena behar baita, 19/1997 Foru Legean aurreikusitakoaren arabera.
Bigarrena.-Erabaki hau interesdun guztiei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Hirugarrena.-Bide administratiboan irmoa denean, erabaki hau interesdun guztiei jakinaraziko zaie, Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduaren 113. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta alkateari ahalmena emanen zaion, bere izenean eta Udala ordezkatuz, beharrezko agiriak sina ditzan erabaki honen eraginkortasunerako.
Faltzesen, 2010eko urriaren 13an.-Alkate udalburua, José Carlos García García.
Iragarkiaren kodea: L1016832