2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Doneztebeko egoitza elektronikoaren sorrera
Herritarrak zerbitzu publikoetara bide elektronikoz sartzeari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea bete beharrez, eta gure herritarrei gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat eman nahian, erabaki honen bidez sortzen da Doneztebeko egoitza elektronikoa, bai eta egoitza elektroniko horri lotutako erregistro elektronikoa ere.
Indarrean den legediari jarraituz, 123/2010 Dekretuaren bidez honako hau erabaki da:
1. Doneztebeko egoitza elektronikoa eta egoitza horri lotutako erregistro elektronikoa sortzea, dekretu honen eranskinean adierazitako ezaugarriekin, www.sedeelectronica.doneztebe.es. helbide elektronikoan.
2. Egoitza elektronikoak indarra hartuko du iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, une horretara arte dauden prozedura telematikoak edukita.
3. Agintzea erabaki hau eta Egoitza elektronikoa eta erregistro elektronikoa sortzeari buruzko eranskin osoa argitara daitezela Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
4. Udalaren alor guztiei jakinaraztea, baita Doneztebeko Udalaren webgunean argitaratzea ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun berean.
5. Egoitza elektronikoaren zuzendaritza eta koordinazio lanak Asociación Navarra de Informática Municipal (ANIMSA) enpresari esleitzea.
123/2010 Dekretuaren eranskina
1.-Egoitza elektronikoaren ezaugarriak.
1.1. Egoitza elektronikoa aplikatzeko eremua Doneztebeko Udalaren toki entitatea izanen da, eta haren erakunde autonomoek ere erabiltzen ahalko dute.
1.2. Helbide elektronikoa www.sedeelectronica.doneztebe.es izanen da, Interneteko domeinu hori Doneztebeko Udalaren jabetza baita. Egoitza horren titularra Doneztebeko Udala da, eta kudeaketaren eta zerbitzuen organo arduradunak dira Udalaren organo guztiak eta haien funtzio-alorrak, Alkatetza-Udalburutzak koordinatuta, ANIMSAren bitartez.
Egoitzan identifikatuko dira sartzeko bide erabilgarri guztiak.
Egoitza elektronikoan zehaztuko dira zein diren iradokizunak eta kexak egiteko moduak, eta, betiere, eskura jarraituko dute modu tradizionalek, sarreren Erregistro Orokorrean bertan aurkeztu beharrekoek.
2.-Erregistro elektronikoaren sorrera.
Egoitza elektronikoari lotutako erregistro elektronikoa sortu da. Erregistro elektronikoa sarrera eta irteeren erregistro orokorrean sartuko da, erregistro integratu bakar bat osatuz. Erregistro elektronikoak bide telematikoa ematen dio sarrera eta irteeren erregistro orokorrari. Antolakuntzaren aldetik, sarrera eta irteeren erregistro orokorra Idazkaritza Nagusiaren arloan dago sartuta, eta erregistro elektroniko hau sortzeak ez du mendetasun organiko hori aldatzen.
3.-Prozedura elektronikoak.
ANIMSA enpresaren bidez, Alkatetza-Udalburutzaren zuzendaritza politiko eta organikoaren azpian organo eskuduna baita, eta ANIMSAren zuzendaritza teknikoarekin, egoitza elektronikoan zehaztu eta argitaratuko dira bide telematikoaren bidez kudeatzen ahal diren prozedurak.
Baliabide teknikoak urriak izanik eta prozedura administratibo eta eragileak konplexuak direnez gero, erabaki da herritarrek estatistikoki gehien eskatzen dituzten prozedurak lehenetsiko direla.
Donezteben, 2010eko urriaren 21ean.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.
Iragarkiaren kodea: L1017557