1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2832/2010 EBAZPENA, urriaren 11koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, María Teresa Ciáurriz García andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Osasun Departamentuko Ikuskapen Bulegoko buru izendatzen duena, merezimendu lehiaketa eginda.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 11ko 2832/2010 Ebazpenaren bidez, María Teresa Ciáurriz García andrea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioa, Osasun Departamentuko Ikuskapen Bulegoko buru izendatu da, merezimendu lehiaketa eginda. Izendapena sei urte naturalerako da, jabetza hartzen duen egunetik aurrera.
Deialdia maiatzaren 18ko 1378/2009 Ebazpenaren bidez onetsi, eta 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.
Iruñean, 2010eko urriaren 11n.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.
Iragarkiaren kodea: F1017287