2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Oibarko Udalak, 2010eko urriaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen behin betiko onestea 1. poligonoko 728. lurzatiaren xehetasun azterlana. Karrika Nagusiko 1. zenbakiari dagokio eta Ana Elarre Aznarezek sustatu eta Luis Florit Vizcay arkitekto teknikoak prestatu du, garajetako estalpea eraikitzeko lerrokadurak zehazte aldera.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan 76 eta 74. artikuluei dagokienez xedatuari jarraikiz.
Oibarren, 2010eko urriaren 29an.-Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L1017781