134. ALDIZKARIA - 2010eko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

592/2010 EBAZPENA, irailaren 30ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena baldintzapean ematen diona "13,2 kV-eko lur azpiko linearen bariantea eta Los Arcosko (Nafarroa) 6. poligonoko 856. lurzatiko ebakitze-zentroa" izeneko proiektuari. Electra Berrueza, S.A. da sustatzailea.

2010eko abuztuaren 24an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) atalean sartuta dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Foru Dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

Proiektuak, Electra Berrueza, S.A.k sustatuak, Beríain, S.A. gasolina-zerbitzugunea, Los Arcosko 6. poligonoko 735. lurzatian dagoena, energia elektrikoz hornitzea du xede.

Jarduketa hau medio, ebakitze-zentro bat ezarriko da Los Arcosko 6. poligonoko 856. lurzatian eta 13,2 kV-eko lur azpiko linea bat, 8 m luze, sartuko da, proiektuko ebakitze-zentroa eta Los Arcosko industrialdeko 1. transformazio zentroa lotzeko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Electra Berrueza, S.A.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea, "13,2 kV-eko lur azpiko linearen bariantea eta Los Arcosko (Nafarroa) 6. poligonoko 856. lurzatiko ebakitze-zentroa" izeneko proiekturako.

2. Baimena izateko, proiektuan jaso diren neurri zuzentzaileak bete beharko dira, baita baldintza hauek ere:

-Proiektua gauzatzean uki daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu, kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

-Obra amaitutakoan, ongi garbituko da eremua. Hondakindegi baimendu batera eramanen dira berriz erabili ezin diren hondar eta material guztiak. Birziklatzen ahal diren soberakinak hondakinak tratatzeko zentro batera eramanen dira.

-Plangintza eta Laguntza Atalak 19. iraganbidearen gaineko ukipenei buruz ezartzen dituen baldintzak beteko dira.

3. Baimen honek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu. Artikulu horretan, lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legearen 48.2 artikuluarekin bat, ebazpen honen jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura, Los Arcosko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 30ean.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1016291