1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
AKATS ZUZENKETA, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 17ko 212/2010 Foru Aginduarena. Agindu horren bidez, Nafarroan ekonomia sustatzeko laguntzen aldi baterako araubidea onetsi zen 2010erako.
Foru agindu hori 2010eko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 30ean, "Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak" izeneko 1.4 atalean, 9170. orrialdetik 9172. orrialdera bitarte. Akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da, akats zuzenketa hau argitaratuz:
9171. orrialdeko ezkerreko zutabean, 5.1.a) artikuluan, honako hau agertzen da:
"a) Diru-laguntza: Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen %25.
Aholkularitza estrategikoari dagokion zatian, 60.000 eurora arteko aurrekontu tartean, diru-laguntza %50ekoa izanen da. Berregituraketa edo enpresa krisiaren prozesu baten ondoriozko enpresa berrien ekimenei dagokienez, aholkularitzaren 30.000 eurora arteko kostuak %80eko diru-laguntza izanen du. Enpresa berria oraindik eratu ez bada, enpresei aholku emateko eta enpresak sustatzeko helburua duen entitate baten bitartez eskatu eta ordainduko da laguntza."
Honela behar du:
"a) Diru-laguntza: Diru-laguntza jaso dezaketen gastuen %25.
Aholkularitza estrategikoari dagokion zatian, 60.000 eurora arteko aurrekontu tartean, diru-laguntza %50ekoa izanen da. Berregituraketa edo enpresa krisiaren prozesu baten ondoriozko enpresa berrien ekimenei edo zenbait enpresaren ekimen bateratuari dagokienez, aholkularitzaren 30.000 eurora arteko kostuak %80eko diru-laguntza izanen du. Enpresa berria oraindik eratu ez bada, enpresei aholku emateko eta enpresak sustatzeko helburua duen entitate baten bitartez eskatu eta ordainduko da laguntza."
Iruñean, 2010eko urriaren 4an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.
Iragarkiaren kodea: F1016497