4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA
Ediktua. Enkantea. 959-C/09 hipoteka-betearazpena
Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegia.
Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 959-C/09 hipoteka-betearazpena tramitatzen ari da. Banco Popular Español S.A.k sustatu du auzia, Hermida prokuradore jaunak ordezkatuta, Francisco Javier Jaurrieta Ortigalaren, Basokotxea S.L.ren, Inmaculada Vargas Mateosen eta Jacinto Jaurrieta Ortigalaren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 77.493,79 euroko printzipala, eta interes eta kostuetarako behin-behinean kalkulatu diren 23.248 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da enkantea epaitegi honetako idazkaritzan 2011ko urtarrilaren 13ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:
Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela adierazi behar dute eta Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 3161 0000 06 0959 09 kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztu behar dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.
Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).
Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.
Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).
Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.
Balio beza ediktu honek jakinarazpena egiteko demandatuei, hots, Fancisco Javier Jaurrieta Ortigalari, Basokotxea S.L.ri, Inmaculada Vargas Mateosi eta Jacinto Jaurrieta Ortigadari.
Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa. 1.-Irañetako mugapean (lehen baita Uharte Arakilen ere), lurzati plano orokorreko 91. finka, Tortoa alderdian. Finkak garai batean berrogeita hamabi area eta hogeita zortzi zentiarea zituen: lehenbiziko udalerrian berrogeita sei area eta hogeita zortzi zentiarea, eta bigarrenean sei area. Gaur egun, Nafarroako Gobernuak Iruña-Gasteiz autobia egiteko zati bat desjabetu eta gero, mila zazpiehun metro eta hogeita hamabi dezimetro karratuko azalera du, Irañetako udalerrian osorik. Beraz, desjabetze hori egin zenetik finkak ez du batere lurrik Uharte Arakilgo mugapean. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 3.285. liburukia, 21. liburua, 94. orria, Irañetako 1.137. finka; Uharte Arakilgo mugapean zegoen zatia honela zegoen inskribatuta: 3.468. liburukia, Uharte Arakilgo 57. liburua, 24. orria, 4.083-N finka. Enkanterako tasazioa: 24.040,48 euro.
2.-Irañetako mugapean. Etxea, errepidetik hurbil, Tortoa alderdian, Irañetako mugapean. Sotoa eta lur gaineko solairua ditu, bi etxebizitzarekin. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.947. liburukia, 18. liburua, 24. orria, 1.156. finka. Tasazioa, enkantea egiteko: 276.465,56 euro.
Iruñean, 2010eko urriaren 7an.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: J1016684