130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. Enkantea. 595/2010 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan 595/10-D hipoteka-betearazpeneko autoak bideratzen ari dira. Sociedad Navarra de Garantía Recíproca erakundeak sustatu du auzia, Ana Echaret Vidal prokuradoreak ordezkatuta, Juan Bautista Erquicia Almandozen, Joxe Mari Erkizia Otxotekoren eta Koldo Aingeru Erquicia Ochotecoren aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 217.078,89 euroko printzipala, eta itundutako interesak (%15 urtean), 2010eko otsailaren 3tik hona sortutakoak eta aurrerantzean sortzen direnak harik eta aipatutako diru kopurua osorik ordaindu arte. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da enkantea epaitegi honetako idazkaritzan 2011ko otsailaren 3ko 12:00etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Banesto bankuaren gordailu eta kontsignazioen 0030 8025 90 0000 0000 00 kontuan, oharretan 3161-0000-05-0595-10 erreferentzia jarriz, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Postura egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (PZLaren 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Laugarrena.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Bosgarrena.-Jarduketak azterturik, ez da inolako errentamendurik ageri.

Seigarrena.-Betearazpenpekoak non diren ez jakiteagatik zitazioaren jakinarazpena egiterik ez balego ere, honako hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

ENKANTEAN JARTZEN DIREN ONDASUNAK

1.-Hiri finka. Bat. Erkizia Enea deritzon etxearen zati bat: beheko solairu osoa, lehen solairuko etxebizitza, lehen solairuko hegoaldeko eta mendebaldeko terrazak, hegoaldean dagoen patio-baratzea, eta terrazen azpiko ukuiluak eta biltegia. Etxea Lesakako Plaza Berriko 7an dago. Kuota: %75.

Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.387. liburukia, 87. liburua, 216. orria, 4.074. finka, 7. inskripzioa.

Enkantearen ondorioetarako, 61.200,00 euroan baloratu da, hipoteka-eskrituran hitzartu zen bezala.

2.-Bi: Erkizia Enea deritzon etxeko bigarren solairuko etxebizitza, Lesakako Plaza Berriko 7an. 98,14 m²-ko azalera erabilgarria du eta 124,28 m²-ko azalera eraikia. Kuota: %25.

Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.275. liburukia, 74. liburua, 72. orria, 4.075. finka, 4. inskripzioa.

Enkantearen ondorioetarako, 36.000,00 euroan baloratu da, hipoteka-eskrituran hitzartu zen bezala.

3.-Etxebizitza bat eta erantsitako lursaila, Plaza Berriko 4C zenbakian. Guztira 295 m² ditu. Eraikuntzak 86,30 m² hartzen ditu eta gainerakoa lorategia eta sarrera da. Beheko solairua, lehen solairua eta bigarren solairua ditu, etxebizitzarena den barne-eskaileraren bidez komunikatuta.

Kuota: %50.

Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 3.366. liburukia, 84. liburua, 38. orria, 4.514. finka, 5. inskripzioa.

Enkantearen ondorioetarako, 22.800,00 euroan baloratu da, hipoteka-eskrituran hitzartu zen bezala.

Iruñean, 2010eko urriaren 6an.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1016636