2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Datu pertsonalen fitxategien arauketa
Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honetan badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.
Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Dekretu honen bidez indarrean jartzea Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ondoko fitxategi hau, datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko: Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelen fitxategia. Hona hemen:
Eranskina
Fitxategiaren deskribapena
APARKATZEKO TXARTELEN FITXATEGIA |
Deskripzioa | Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak tramitatzeko fitxategi mistoa |
Tratamendu sistema | Fitxategi mistoa | Maila | Handia |
Xedeak eta erabilerak | Aparkatzeko txartelen kontzesioa baloratzea ezarritako baremoei jarraikiz, minusbaliatuen gizarte prestazioak |
Ukituak | Aparkatzeko onurak eskatzen dituzten lagunak |
Datuak nola biltzen diren | Inprimaki eta fotokopien bidez |
Bilketan erabiltzen den euskarria | Papera eta informatizatua |
Datuen komunikazioa | Ez dago aurreikusia |
Nazioarteko transmisioak | Ez dago aurreikusia |
Unitate arduradunak | Mankomunitatea |
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Mankomunitatearen udal bulegoetan |
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK |
IDENTIFIKAZIO DATUAK |
X | Izen-deiturak |
X | NAN/IFZ |
X | Helbidea |
X | Telefonoa eta faxa |
BEREZIKI BABESTUAK |
X | Osasuna |
GIZARTE INGURUABARRAK |
X | Jabetzak/ondasunak |
1. Noain aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitate honen fitxategiko datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, DBLOaren 1. xedapen gehigarriaren 20. artikuluarekin bat (abenduaren 13ko 15/1999 LO).
3. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:
A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo
C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Noainen, 2010eko urriaren 4an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.
Iragarkiaren kodea: L1016686