130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal ordenantza, Administrazio telematikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Zizur Nagusiko Udalaren administrazio telematikoa arautzen duen ordenantza.

Delako ordenantza jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, jendea hartzeko ordutegian.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1016457