130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

1393/2010 EBAZPENA, irailaren 21ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak uztailaren 6an emandako 130/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Hiriberri Aezkoako Udal Plana 2. poligonoko 1. lurzatian aldatzeko espedientea, Urbano Armunárriz Emazábak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak uztailaren 6an emandako 130/2010 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Hiriberri Aezkoako Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 1. lurzatian aldatzeko espedientea, Urbano Amunárriz Emazábalek sustatua, baina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko baldintza bat ezarri zen, hots, aldaketaren testu bategin bat aurkeztea, foru agindu hartan bertan adierazitako zuzenketak bilduko zituena.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak haren alde emandako txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindua argitaratzea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak uztailaren 6an emandako 130/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea. Horren bidez, behin betiko onetsi zen Hiriberri Aezkoako Arau Subsidiarioak 2. poligonoko 1. lurzatian aldatzeko espedientea, Urbano Amunárriz Emazábalek sustatua. Foru aginduaren testu osoa ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dutela haren kontra, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Hiriberri Aezkoako Udalari eta Urbano Amunárriz Emazábali igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko irailaren 21ean.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

"130/2010 FORU AGINDUA, uztailaren 6koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Hiriberri Aezkoako Udal Plana 2. poligonoko 1. lurzatian aldatzeko espedientea, Urbano Amunárriz Emazábalek sustatua, behin betiko onesten duena.

Hiriberri Aezkoako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betiko onestea; dena dela, horretarako, foru agindu honen xedapen zatian adierazitako determinazioak biltzen dituen testu bategina aurkeztu beharko da, hiru hilabeteko epean.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Hiriberri Aezkoako Udal Plana 2. poligonoko 1. lurzatian aldatzeko espedientea, Urbano Amunárriz Emazábalek sustatua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko testu bategin bat aurkeztu beharko da. Testu bategin horretan, aldaketaren xedeko lurrak hiri lurzoruen sailkapenean eta lurzoru finkatuen kategorian daudela abiaturik, behin-behinekoz onetsitako dokumentazioan dauden kontraesanak (UE-100, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 53. artikuluaren erreferentziak, ekipamenduetarako eta zerbitzuetarako espazioei buruzkoak) zuzendu beharko dira, eta hirigintza kudeaketari buruzko 2.4. atalean adierazitakoa zuzendu beharko da, honela: urbanizazio honen kostuak aprobetxamenduaren kontura izanen direla dioen tokian, urbanizaziorako behar diren lurren lagapena aprobetxamenduaren kontura izanen dela esan behar du.

3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Foru agindu hau Hiriberri Aezkoako Udalari eta Urbano Amunárriz Emazábali jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko uztailaren 6an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday."

Iragarkiaren kodea: F1015608