130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Bildumagileen, antigualeko gauzen eta artisau-lanen feria arautzen duen Tuterako Udalaren ordenantza. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2010eko urriaren 4an egin osoko bilkuran, legeak eskatutako gehiengoa zuela erabaki zuen hasiera batean onestea "Bildumagileen, antigualeko gauzen eta artisau-lanen feria arautzen duen Tuterako Udalaren ordenantza".

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Tuterako Udalean (Idazkaritzan), hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, erabaki hori behin betikoz onetsita geldituko da, eta, horren berri emanez, testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2010eko urriaren 7an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1016667