2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa S-14, AR-9, AR-10 eta UT-7ko determinazio egituratzaileetan eta S-l-1 Sektoreko araudia. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2010eko urriaren 8an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste. Hona haren xedapen zatia:
Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea San Adriango Udal Plan Orokorreko S-14ko determinazio egituratzaileen aldaketa, AR-9, AR-10 eta UT-7 delakoei eragiten diena, eta S-l-1 sektoreko araudia, General Mills San Adrián, S.L.U. enpresak sustatua, sarrera erregistroan irailaren 15eko 1769/10 zenbakia duen eskabidearen bitartez aurkeztutako dokumentuari jarraituz.
Bigarrena.-Espedientea jendaurrean jartzea hilabetean, hasierako onespenaren erabakiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Foru Komunitatean argitaratutako egunkarietan eta udal iragarki oholean paratuta.
Hirugarrena.-Erabaki hau Udal Kontu-hartzailetzara igortzea eta sustatzaileari jakinaraztea, betiere ohartaraziz iragarkien eta arkitektoaren txostenen argitaratze gastuak haren kontura izanen direla.
San Adrianen, 2010eko urriaren 22an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1017343