130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

Hirilurraren eta Landalurraren gaineko
2010eko kontribuzioaren bigarren seihilekoa

San Adriango Udalak adierazi du hirilurraren eta landalurraren gaineko 2010eko kontribuzioaren bigarren seihilekoa borondatez ordaintzeko epea 2010eko azaroaren 30ean bukatuko dela.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe daudenak, Dirubilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributu Lege Orokorrean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

San Adrianen, 2010eko urriaren 4an.-Alkate udalburua, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L1016698