130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko irailaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik 2010. urtean larrialdi humanitarioetan jarduketak egiteko diru-laguntzen deialdi publikorako oinarriak, eta ikusirik, halaber, Garapenaren aldeko Lankidetzako Programaren txosten teknikoak, ondokoa ebatzi dut:

1.-Ondoko erakundeei diru-laguntza ematea, ondoan adierazitako kopuruekin bat, aipatzen diren proiektuak egiteko:

ERAKUNDEA

PROIEKTUA

DIRU-LAGUNTZA PROPOSATUA

RODE Fundazioa

Sukalde-biltegia berreraikitzea Ccarhuayoko haur zentroan (Peru).

11.891,00 euro

OCSI

Larrialdietako laguntza, Guatemalan Agatha ekaitz tropikalak eragindako landa-komunitateetarako

12.000,00 euro

ANARASD

Elikadura-laguntza, larrialdi egoeran dauden saharar errefuxiatuentzat

10.109,00 euro

2.-Ordaintzeko betebeharra xedatu eta aitortzea, indarra duen gastuen aurrekontuko 70/46200/482090 kontusailaren kargura, ondoren zehaztutako zenbatekoekin bat:

DOK. ZK.

TITULARRA / KONTZEPTUA

EURO

DO-210050392

RODE FUNDAZIOA

Sukalde-biltegia berreraikitzea Ccarhuayoko haur zentroan (Peru).

11.891,00

DO-210050445

ORGANIZACION DE COOPERACION Y SOLIDARIDAD INTERNACIONAL (OCSI)

Larrialdietako laguntza, Guatemalan Agatha ekaitz tropikalak eragindako landa-komunitateetarako

12.000,00

DO-210050446

RASD ADISKIDANTZARAKO NAFAR ELKARTEA (ANARASD)

Elikadura-laguntza, larrialdi egoeran dauden saharar errefuxiatuentzat

10.109,00

Guztira (Eur)

34.000,00

Iruñean, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1016847