130. ALDIZKARIA - 2010eko urriaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81 eta 74. artikuluetan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalak, 2010eko irailaren 28an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuela:

"Udal Planeko aldaketa puntual xehakatua, 112. lurzatia, 2. poligonoa (UCC-1 unitatea): Behin betiko onespena.

2010eko ekainaren 28an, hasiera batean onetsi zen Oteitzako HAPOko aldaketa puntual xehakatua, 2. poligonoko 112. lurzatiari dagokiona. Jendaurrean egon zen iragarkia paratuta Foru Komunitateko egunkarietan (uztailaren 6an) eta 91. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (uztailaren 28an). Ikusirik udal arkitektoak 2010eko irailaren 27an emandako txostenak eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 385/2002 Foru Legearen 74. artikulua betez, honako hau erabaki du Udalbatzak:

Lehena.-Behin betikoz onestea HAPOko aldaketa puntual xehakatua, 2. poligonoko 112. lurzatiari dagokiona.

Bigarrena.-Aldaketa horren agiriak jendaurrean jartzea, iragarkiak paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 81. artikuluan xedatuarekin bat.

Hirugarrena.-Aldaketaren espediente osoa igortzea Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura.

Laugarrena.-Erabaki hau jakinaraztea aldaketaren sustatzaileari, eta ohartaraztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko duela indarra".

Oteitzan, 2010eko urriaren 5ean.-Alkate udalburua, José Ángel Bermejo Berdonces.

TESTU ARAUEMAILEA

1.-Fitxa aldatua, 2. poligonoko 112. lurzatia (UCC-1)

Exekuzio unitatea: UCC-1

Izena: 2. poligonoko 112. lurzatia.

Determinazio orokorra: egungo eraikina finkatzen da.

Lehentasunezko erabilera baimendua: bizitegitarako

Bigarren erabilera baimendua: biltegiak eta ardandegiak, nekazaritza, abeltzaintza, merkataritza, artisautza tailerra, aparkalekua.

Erabilera debekatuak: gainerakoak.

Hirigintzako azalera, gutxi gorabehera: 279 m2

Gehieneko okupazioa: egungoa.

Gehieneko garaiera: BS + 2 solairu (9.5 m), behar den altuerara bitarte igotzen ahalko da, estalkia berritzeko.

Gehieneko eraikigarritasuna: egungoa.

Lerrokadura ofizialak: planoetan grafiatuak.

Fatxadako lerrokadurak: egungoak.

Atzeraemanguneak: ez dira onartzen.

Finka mugakideekiko tartea: Alboko tartea = 0 m (ilara jarraituko eraikuntza)

Aplikatu behar zaizkion baldintzak, bolumenari eta arkitektura konposizioari dagokienez: B motakoak.

Kudeaketa eta urbanizazioa:

Jarduketa: zuzena.

Lagapen publikoak: ez dagozkio.

Urbanizazioa: Udalaren gain dago berriz urbanizatzea. (Ikus Hirigintzako Arauetako 7. artikulua)

Beste determinazio batzuk:

Familia anitzeko etxebizitzak onartzen dira eraikuntzaren barruan sarrera bakarrarekin.

Etxebizitza kopurua, gehienez: 8

Onartuko da bao berriak irekitzea eta egungoak handitzea, etxebizitzen bizigarritasuna bermatzeko, arkitektura konposizioari eutsiz eta aldez aurretik Udalari kontsulta eginda.

B2.-Babesaren alorreko arauak.

Maila partzialeko babesari eusten zaio eraikinean, lehen azaldutako 71 eta 74. artikuluetan xedatuaren arabera. Onartuko da estalkia goratzea, eraikina garlandatzeko, eta berreraikitzea, ordenantzetan ezarritako maldak errespetatuz. Eraikin nagusiko fatxadari eutsiko zaio eta baoak irekitzen ahalko dira erakinaren arkitektura konposizioa aldatu gabe.

Iragarkiaren kodea: L1016486