1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
1370/2010 EBAZPENA, irailaren 17koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, "Izarbeibarko jarduera ekonomikoetarako eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Aldaketak honako hauek barnean hartzen ditu, besteak beste: industriako hondakin urak arazteko sistema, edateko txarra den uraren saneamendu eta hornidura kanalizazioen trazadurak, bideen sendogarriak eta Utergako saihesbidea. Sustatzailea Navarra de Suelo Industrial, S.A. (Nasuinsa) da.
Nafarroako Gobernuak 2010eko ekainaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, "Izarbeibarko jarduera ekonomikoetarako eremua" Udalez gaindiko Plan Sektorialaren aldaketa onetsi zen. Aldaketak honako hauek barnean hartzen ditu, besteak beste: industriako hondakin urak arazteko sistema, edateko txarra den uraren saneamendu eta hornidura kanalizazioen trazadurak, bideen sendogarriak eta Utergako saihesbidea. Sustatzailea Navarra de Suelo Industrial, S.A. (Nasuinsa) da.
Erabakia 2010eko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 19an.
2010eko abuztuaren 17an, Nasuinsak "Izarbeibarko jarduera ekonomikoetarako eremua" Udalez gaindiko Plan Sektorialaren 2. Testu Bategina igorri zuen.
Sustatzaileak eskatu zitzaion dokumentazioa aurkeztu duenez, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak aldeko txostena eman duela aintzat hartuta, bidezko da "Izarbeibarko jarduera ekonomikoetarako eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko araudia argitaratzea. Aldaketak honako hauek barnean hartzen ditu, besteak beste: industriako hondakin urak arazteko sistema, edateko txarra den uraren saneamendu eta hornidura kanalizazioen trazadurak, bideen sendogarriak eta Utergako saihesbidea. Sustatzailea Navarra de Suelo Industrial, S.A. (Nasuinsa) da.
Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. "Izarbeibarko jarduera ekonomikoetarako eremua" Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea. Aldaketak honako hauek barnean hartzen ditu, besteak beste: industriako hondakin urak arazteko sistema, edateko txarra den uraren saneamendu eta hornidura kanalizazioen trazadurak, bideen sendogarriak eta Utergako saihesbidea. Sustatzailea Navarra de Suelo Industrial, S.A. (Nasuinsa) da. Testu osoa ebazpen honen eranskinean jaso da.
2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.
Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
Iruñean, 2010eko irailaren 17an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.
ALDATUTAKO ARAUDIA
13. artikulua. Aprobetxamendu tipoa.
Eremuaren barrenean zona batzuk bereizi dira, bakoitzaren erabilera xehakatuaren arabera. Horrez gainera, zona bakoitzeko eraikigarritasuna eta erabilera eta tipologia eraikigarrien ponderazio koefizienteak ezarri dira (horiek merkatuko salmenta-balio alderagarrien eta kasu bakoitzean aurreikusitako kostuen arteko aldean oinarrituta lortu dira), guztizko aprobetxamendu homogeneizatua zehazteko parametro gisa, gero aprobetxamendu tipoa kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzeko.
Salmenta-balio alderagarrietan eta aurreikusitako kostuetan oinarrituta lortu dira hartutako homogeneizazio edo ponderazio koefizienteak.
Banaketa eremu honetarako, 0,58 AU/m²-ko aprobetxamendu tipoa ezarri da (AU edo aprobetxamendu unitate deitzen zaio metro koadro homogeneizatutan adierazitako azalerari). Aprobetxamendua duen azalera eremuarena da, 524.083 m².
Banaketa eremuaren hirigintza-aprobetxamenduaren kalkulua (erabilera orokorra: industriala).
Azalera = 524.083 m².
ERABILERA | AZALERA ERAIKIGARRIA m² | KOEFIZIENTEA | AU |
Industriala, beheko solairua | 189.209 | 1,00 | 189.209 |
Industriala, goiko solairuak | 28.436 | 0,80 | 22.749 |
Erabilera anitzekoa eta hirugarren sektorekoa | 46.425 | 2,00 | 92.850 |
GUZTIRA | | | 304.808 |
Aprobetxamendu tipoa: 304.808 m²/524.083 m² = 0,58 AU/m².
14. artikulua. Urbanizazio proiektuak.
Udalez gaindiko plan sektoriala urbanizazio proiektuaren bidez gauzatuko da.
Urbanizazio proiektuak ezin izanen du bide-sistema nagusian aldaketarik sartu eta udalez gaindiko plan sektorialean gaur egun jasota dauden edo geroagoko xehetasun azterlanetan finkatzen diren arauetara egokitu beharko du. Xehetasun azterlan horietan eraikinetatik bideetarainoko gutxieneko atzeraemanguneak jasoko dira, bideen behin betiko trazaduratik abiatuta.
Urbanizazio proiektuan Oztopo Fisiko eta Zentzumenezkoak Kentzeari buruzko Foru Legea eta hori garatzen duten dekretuak aintzat hartu beharko dira.
Babes Zibilerako Zuzendaritza Nagusiak 2006ko abuztuaren 11n emandako txostenaren arabera, urbanizazio proiektuan suteetarako kanpoko ur-harguneak uraz hornitu beharra aurreikusiko da, hortaz, beraien artean 200 metro baino gutxiago egonen da.
Urbanizazioaren eta sareen proiektuan araztutako hondakin uren saneamendurako eta edateko txarra den uraren azpiegituraren kanpoko sareak sartuko dira.
Lur mugimenduak dakarten jarduera guztien jarraipen arkeologikoa eginen da, Vianako Printzea Erakundeko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2006ko uztailaren 26an emandako txostenean ezarritako moduan. Egitura edo hondar arkeologikoak agertuz gero, aurkikuntzaren berri emanen zaio Ondare Arkeologikoaren Bulegoari eta txosten horretan bildutako prebentzio eta zuzenketa neurriak hartuko dira.
Jarduera ekonomikoen eremuaren barruan egindako lur mugimenduak berdintzen ahalegindu beharko da. Indusketatik lurrak sobran geldituz gero, baimendutako hondakindegi batera eraman beharko dira.
Urbanizazio proiektuarekin batera, Ingurumena Zaintzeko Plan zehatza aurkeztu beharko da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.
Urbanizazio proiektuan dokumentu honetarako Ingurumen ondorioen adierazpenean eta onespena emateko erabakietan adierazitako eskakizunak sartuko dira.
17. artikulua. Bide-sistema orokorra.
NA-1110 errepidetik sartuko da.
Planoetan "bideetarako erreserba" gisa definitutako bide-sistemen bidez, etorkizuneko hirigintza garapen berriekin egin litezkeen bide loturak aurreikusi dira. Hala, eremuko bide-sistemak ixtea ahalbidetu da.
23. artikulua. Hondakin urak tratatzea eta urak hondakin uren kolektore pribatuetara isurtzea.
Ekainaren 24ko 952/2010 Ebazpenaren bidez egindako IEAn hondakin uren tratamenduari buruz eskatutakoari jarraikiz:
-Poligonoak planta orokor bakarra izanen du, bertako jarduera eta instalazio guztiek sortutako hondakin ur guztiak tratatzeko. Hondakin uren tratamendurako plantak titular bakarra izan beharko du, Arroko Erakundeak ematen dituen beharrezko baimenen titularra ere izanen dena. Hori dena uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Uren Legearen Testu Bateginaren arabera. Halaber, planta orokor horrek ingurumen baimena lortu beharko du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera dagokiona.
-Planta orokorraren tratamendu maila behar bezain egokia izanen da, halako moduz non lortuko den araztutako hondakin urak uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretuan ezarritako ingurumeneko helburuak betetzea. Errege dekretu horren bidez Plangintza Hidrologikoari buruzko Erregelamendua onetsi zen, eta Espainiako Zuzenbidera sartu zen urriaren 23ko Urari buruzko 200/60/EE Esparru Zuzentaraua. Hor jasotzen dira, besteak beste, lur azaleko eta lurpeko ur masen egoera ez hondatzeko prebentzioa eta 2015ean ur horien egoera ona lortzea.
-Dena dela, hondakin uren tratamendurako planta orokorraren efluentearen gehieneko isurketa balioak ezarriko dira dagokion ingurumen baimena tramitatzen denean, oinarri harturik eskura dauden teknikarik hoberenak, kalitate arauak eta isurketa jasotzen duen ur masarako ingurumen helburuak.
-Bestalde, poligonoan kokatutako industria jarduera eta instalazio bakoitzak tratamendurako planta orokorreko titularraren baimen espresa izan beharko du, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera beharrezkoa den ingurumen baimenaz gain, hondakin urak poligonoko sarera isurtzeko eta horrela plantaraino eramateko.
-Isurketen izaeraren eta planta orokorraren tratamendu gaitasunarekin duen bateragarritasunaren arabera, industria jarduera eta instalazio bakoitzak berariazko aurretratamenduak egin beharra kontuan hartuko du, bere hondakin urak poligonoko sarera isuri baino lehen.
Ebroko Ur Konfederazioaren 2010eko ekainaren 23ko txostenean adierazi zenez, eta Uren Jabari Publikoaren Erregelamenduaren 245.4 artikuluarekin bat, saneamendu sarean industriako hondakin uren isurketa garrantzitsuak egiten badira, bai horien kargagatik, bai horien bolumenagatik, ingurune hartzailearentzat ondorio bereziak dituzten isurketatzat joko dira (egoera ekologiko onerako arriskua), eta Arroko Erakundeak aldeko txostena eman beharko du aldez aurretik, gainerako nahitaezko baimenak eman baino lehen.
Tratamendurako planta orokorraren titularrak poligonoko hondakin uren kolektore sarera isurketak egin ditzaketen jarduerak mugatuko ditu, bai eta isurketak aldez aurretik tratatu, kontrolatu eta erregulatzeko eta sarera konektatzeko baldintza teknikoak ezarri ere.
Isurketa egiteko baimenean esku hartzen duten eragileen eskakizunak gorabehera, eta kontrajarriak ez badaude, industriako hondakin uren isurketen ardura duen enpresak, hondakin uren sarera konektatu baino lehen, honako hauek egin beharko ditu isurketak aldez aurretik tratatu eta kontrolatzeko:
-Aurretratamendurako sistema bere lurzatiaren barnean, zehaztuko den ahalmenarekin.
-Aldez aurretik tratatutako urak biltzeko putzua edo biltontzia bere lurzatiaren barnean. Horren bidez, aurretratamendurako sisteman akatsik badago, edo aldez aurretik tratatutako uraren kalitatean hutsik egiten bada, baimendu gabeko isurketarik ez dela izan bermatuko da. Horrez gain, ezartzen den emaria ere bermatuko da.
-Aldez aurretik tratatutako uren kalitatea kontrolatzeko gunea. Uren kalitatea eta emaria automatikoki neurtzeko mekanismoa izanen du, eta laginak hartzea ahalbidetuko du. Isurketa automatikoki ixteko gailua ere izanen du.
Isurketaren ardura duen enpresak beharrezkoak diren instalazioak jarriko ditu, bere kargura, eskakizunak betetzeko, hala bere lurzatiaren barnean nola kanpoan.
24. artikulua. Ur berrituen berrerabilera.
Artikulu hori kendu da.
ARAUDIAREN 1. ERANSKINA Lurzatiei buruzko arauak: laburpen taula |
LURZATI INDUSTRIALAK | AZALERA | GEHIENEKO OKUPAZIOA OINPLANOAN | ERAIKIGARRITASUNA | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA APARKALEKUAK | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA BERDEGUNEA | LIBRE PRIBATUA ERABILERA PRIBATUA |
1 | 55.367 | 44.600 | 53.204 | 6.775 | 463 | 3.529 |
1. ETXESAILA, GUZTIRA | 55.367 | 44.600 | 53.204 | 6.775 | 463 | 3.529 |
2.1 | 2.437 | 1.375 | 1.719 | 487 | 162 | 413 |
2.2 | 2.062 | 1.375 | 1.719 | 412 | 137 | 138 |
2.3 | 2.437 | 1.375 | 1.719 | 487 | 162 | 413 |
2.4 | 9.681 | 6.387 | 7.345 | 956 | 637 | 1.701 |
2.5 | 8.610 | 5.478 | 6.300 | 956 | 637 | 1.539 |
2. ETXESAILA, GUZTIRA | 25.227 | 15.990 | 18.802 | 3.298 | 1.735 | 4.204 |
3 | 144.239 | 95.606 | 107.867 | 14.422 | 4.037 | 30.174 |
3. ETXESAILA, GUZTIRA | 144.239 | 95.606 | 107.867 | 14.422 | 4.037 | 30.174 |
4 | 57.376 | 33.013 | 37.772 | 2.271 | 752 | 21.340 |
4. ETXESAILA, GUZTIRA | 57.376 | 33.013 | 37.772 | 2.271 | 752 | 21.340 |
INDUSTRIA LURZATIAK, GUZTIRA | 282.209 | 189.209 | 217.645 | 26.766 | 6.987 | 59.247 |
ERABILERA ANITZEKO LURZATIAK | AZALERA | GEHIENEKO OKUPAZIOA OINPLANOAN | ERAIKIGARRITASUNA | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA APARKALEKUAK GEHIENEZ | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA BERDEGUNEA GUTXIENEZ | PRIBATUA |
POL-1 | 5.051 | 1.515 | 4.545 | 2.522 | 1.014 | 0 |
POL-2 | 6.092 | 1.697 | 5.091 | 2.977 | 1.418 | 0 |
POL-3 | 6.006 | 1.711 | 5.133 | 3.828 | 467 | 0 |
POL-4 | 8.740 | 2.516 | 7.548 | 5.724 | 500 | 0 |
ERABILERA ANITZEKOA, GUZTIRA | 25.889 | 7.439 | 22.317 | 15.051 | 3.399 | 0 |
HIRUGARREN SEKTOREKO LURZATIAK | AZALERA | GEHIENEKO OKUPAZIOA OINPLANOAN | ERAIKIGARRITASUNA | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA APARKALEKUAK GEHIENEZ | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA BERDEGUNEA GUTXIENEZ | PRIBATUA |
T-1 | 5.059 | 1.518 | 4.554 | 2.177 | 1.364 | 0 |
T-2 | 5.605 | 1.625 | 4.875 | 2.642 | 1.338 | 0 |
T-3 | 5.821 | 1.652 | 4.956 | 3.496 | 673 | 0 |
T-4 | 5.821 | 1.652 | 4.956 | 3.496 | 673 | 0 |
T-5 | 5.743 | 1.589 | 4.767 | 2.776 | 1.378 | 0 |
HIRUGARREN SEKTOREA, GUZTIRA | 28.049 | 8.036 | 24.108 | 14.587 | 5.426 | 0 |
LURZARIAK | AZALERA | GEHIENEKO OKUPAZIOA OINPLANOAN | ERAIKIGARRITASUNA | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA APARKALEKUAK | PRIBATUA ERABILERA PUBLIKOA BERDEGUNEA | PRIBATUA |
LURZATIAK, GUZTIRA | 336.147 | 204.684 | 264.070 | 56.404 | 15.812 | 59.247 |
F1015415 |
Iragarkiaren kodea: F1015415