2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORKOIEN
2010eko plantilla organikoa. Aldaketa
Miguel Ángel Villanueva Jiménezek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen 2010eko plantilla organikoaren behin betiko onespenaren aurka. Nafarroako Administrazio Auzitegiak emandako 6886 ebazpena betetzeko, Udalak, 2010eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Orkoiengo 2010eko plantilla organikoa aldatzea, zerbitzu anitzetako langilearen lanpostuari, Villanueva Jiménezek betetzen duenari, lanpostu hutsaren izaera kentzeko eta funtzionarioen izen-zerrendan ageri zen egoera, borondatezko eszedentziarena, aldatu eta zerbitzu eginkizunena atxikitzeko.
Orkoienen, 2010eko urriaren 5ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.
Iragarkiaren kodea: L1016600