2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORBAITZETA
Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan.
856/2010 prozedura arrunta
Jakitera ematen da ezen, Telefónica Móviles España, S.A.k eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Orbaitzetako jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen udal ordenantzaren behin betiko onespenaren kontra (2010eko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 6an). Prozedura arrunta bezala tramitatzen ari da, 856/2010 zenbakiarekin.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, interesdunak epatu dira demandatu gisa aurkez daitezen aipatu prozeduran bederatzi eguneko epean.
Orbaitzetan, 2010eko urriaren 4an.-Alkatea, Jesús María Eginoa Barberena.
Iragarkiaren kodea: L1016428