2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Aldaketa Alkatetzaren ordainsarietan
eta talde politikoen diru-esleipenetan
Oltza Zendeako Udalak, 2010eko abuztuaren 12an egin bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
Lehena.-Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburuaren ordainsariak ehuneko 7ko murrizketa izanen du, 2010eko uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin.
Bigarrena.-Talde politikoen diru-esleipenek ehuneko 5eko murrizketa izanen dute, 2010eko uztailaren 1etik aitzinako ondorioekin.
Oltza Zendean, 2010eko urriaren 4an.-Alkatea, José María Cuende Vallejo.
Iragarkiaren kodea: L1016489